07/05/2013

ENPRESA ETA LEHIAKORTASUNA

Konektatutako kotxeak zabalduko dituen erronka eta bide berriak

Konektatutako kotxea

 Enpresa eta Lehiakortasunaren atalaren barnean, konektatutako kotxea izango da aztergai #CICD 2013an. Bertan, konektatutako kotxeak  teknologia, kultura eta enpresaren munduetara ekarriko duen berrikuntzari buruz hausnartuko da, 3 bektoreen ikuspegitik: batetik,  bere alderdi teknologikoa, hots, kotxearen konektibitatea eta gidariarekin zein inguratzen duen munduarekin izango duen interakzioa. Bigarrenik, zerbitzuen diseinuaren inguruan eztabaidatuko da, sarrera atetik hasita eta eskainiko dituen aplikazioetara bitartean, hain zuzen. Gainera, sorrarazi beharko duen negozio eredua izango da aztergai, bai zerbitzuaren ordainketa, bai segurtasunaren aldetik.

Hori guztiari buruz sakontzeko, bi hitzaldi eskainiko dira. Lehenengoak, konektatutako kotxearen inguruan sortuko diren negozio-aukera berriak aztertuko ditu, izan ere, Internetera konektatuta dagoen kotxeak hamaika bide berri irekiko dizkie mota askotako enpresei (teknologikoei, edukiak lantzen dituztenei, entretenimenduzkoei, edo bestelako zerbitzuak eskaintzen dituztenei). Zentzu horretan, funtzionalitate eta negozio-eredu berriak sortzea ahalbidetuko du.

Juhani Jääskeläinenek Bruselako Europar Batzordeko Informazio Gizarteko Zuzendaritza Nagusian egiten du lan, zehazki, garraiorako IKT Unitateko buru gisa, eta hainbat gai argitzen saiatuko da, besteak beste: Europar Batasuneko laguntza-programak eta horien eremu arautzailea, informazio eta datuen gestioa eta Europar Batasuneko kide diren Estatuetako araudien arteko harmonizazioa.

Eskarmentu handia du Jääskeläinenek industriaren arloan, eta ikerketa zein garapenaren kudeaketan jardun da nazioarteko zenbait konpainiatan (Ericsson eta Asea Brown Boveri, besteak beste). 

Aipatu Batzordean hasi baino lehen, Finlandiako Garapen Teknologikoko Agentzian aritu zen lanean zenbait urtez: teknologia Espazialen Ikerketa Zuzendari gisa lehenengo, eta Teknologia Espazialen Zuzendari bezala ondoren. 

Konektatutako kotxeak erronka berriei irekiko dizkie ateak, eta aukera paregabea izango da ibilgailuen industriarentzat. Bigarren hitzaldiak horren inguruan sakondu egingo du. AIC Automotive Intelligence Center-eko Manager da Oriol Saperas eta Hastapen bidean dagoen merkatuaren atzean zer dagoen azalduko digu, bere bilakaeran parte hartzen duten eragileen berri emanez.  10 urteko esperientzia du Oriolek Alemania, Frantzia eta Espainiako ibilgailuen industrian. Denbora epe horretan, ingeniari gisa egin du lan Renaulten, Proiektuen zuzendari adjuntu gisa (CAF) eta Atal Teknikoko zuzendari gisa (Epsilon Euskadi).

Asko dira konektatutako kotxeak eskainiko dituen aukera berriak, besteak beste: inguruarekin interaktuatzeko gaitasuna emango dion teknologia garatzea eta aplikatzea, eta gidariari zerbitzu berriak eskaintzea.

Mikel Lorente ACICAE eta AIC erakundeetako manager teknikoaren eskutik zentzu honetan sortu diren erronkak ezagutuko ditugu, eta baita horiek aurrera eramatea posible izango den. Azkeneko 14 urteotan zehar, ibilgailuen industrian egin du lan Mikelek, non ondorengo lanpostuak izan dituen: produktuko ingeniari,  Dana Corporation enpresan (AEB); proiektuetako manager Raba Axles-en (Hungaria); eta black belt six sigma eta proiektuetako manager Dana Barcelonan.

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm