Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publikoko Sailaren barnean, Herritarrentzako Arreta atalean Zuzendari ohia. Berrikuntza Publikoko Planaren (PiP 2011-13) arduradunetako bat da. Era berean, 2009an Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen Gobernu Irekiaren ekimenean parte hartzen du modu aktiboan. Kulturako Euskal Batzordeko kide da.
"Administraciones en red” blogeko editorekide da. Bertan, Administrazio Publikoari buruzko iritziak jasotzen dira; administrazioa nola hobetu eta herritarrengana nola hurbildu izaten dira gai nagusiak.
"Manual de uso del blog en la empresa: cómo prosperar en la sociedad de la conversación " (Infonomía, 2008) liburua idatzi du. Horrez gainera, hainbat liburu kolektibotan hartu du parte: besteak beste, "Open Government: Gobierno Abierto", (Algón Editores, 2010); "INprendedores: experiencias y reflexiones sobre el arte del intraemprendizaje dentro de las organizaciones", (EOI - Fundación Telefónica, 2011) eta "Salud 2.0: El ePaciente y las redes sociales > ", (Fundación Vodafone España, 2011).
2004tik 2009 urtera bitartean, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko Bulegoko proiektuen arduradun gisa jardun zen. Bestalde, osasun zerbitzu publikoen kudeaketan ere hamar urteko esperientzia du, eta sei urtez aritu da enpresen aholkulari gisa.
1964ean jaio zen eta bi seme-alaba ditu. Psikologian lizentziaduna izan arren, bizitzak bestelako ibilbideetatik eraman du. Bilbon bizi da eta Interneten du bere bigarren etxebizitza.



















