#CICD 2013 edizioko aliantza txapeldunak

#CICD 2013

#CICD (Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresua) ekitaldiaren laugarren edizioak hazten darrai, batik bat, Donostiako Zinemaldiarekin eta Music 4.5 izeneko ekimenarekin hitzartutako aliantzen eskutik.

Zinemaldiak, alegia, zinema arloan munduan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenak aurtengo #CICD ekitaldian esku hartuko du. Zehazki, zinema, bideo eta telebistaren sektorean Internetek izan duen eragina aztergai izango duenarea tematikoan.

Zinemaren negozioaren eta teknologia berrien arteko harremana gertutik ezagutzen duten aktore, zuzendari eta adituek hartuko dute parte #CICDen aurtengo edizioan, Zinemaldiaren partaidetza dela eta. Baina horrez gain, glamourra eta bestelako entretenigarriak ere ekarriko ditu Zinemaldiak #CICD ekitaldira, besteak beste, pelikulen estreinaldiak eskainiz.

Donostia Zinemaldiarekin egindako aliantza #CICD ekitaldiaren jardunbide estrategikoen barruan dago. Helburua ondoko hau da: kasu arrakastatsuak ezagutzea, non arlo digitalak eraldaketa handiak eragiten dituen eta, horrenbestez, erronka eta bide berriak zabaltzen dituen. Ildo horretatik, horrexek suposatzen duen balio erantsia eskaini nahi die #CICD ekitaldiak bere parte hartzaileei.

Music 4.5 ekimenarekin egindako hitzarmenak ere nazioarteko aliantzak sortzea du helburu, bai #CICD ekitaldia eta bai Donostia hiria erreferentziako puntu eta topagune bilaka daitezenekitaldi honetan aztergai izango diren arloetanirekiko diren erronka eta bideei dagokienez.

Music 4.5 ekitaldia gonbidatu izanak dimentsio handiagoa emango dio #CICDeri. Izan ere, musika banaketako eredu berri, kontsumoko eredu berri eta negozio-eredu berrietan espezializatutako musika industriako nazioarteko ekitaldia da Music 4.5. Internetek eragin ikaragarria izan du musikaren sektorean, eta horrexegatik, ezinbestekoa zen #CICDera ekartzea.

Music 4.5 ekimenean, startupak, ekintzaileak, inbertitzaileak, artistak, musika taldeetako ordezkariak, eta musika zein digitaleko industriako jokalari nagusiak biltzen dira. Helburua? Ezagutza konpartitzea, estrategiak eta kasu arrakastatsuak aztertzea eta merkatuaren joera berriei buruz eztabaidatzea.

Honako eta bestelako aliantzei esker, aurreko edizioetako maila igo du #CICDek, euren arloetan erreferentziazkoak diren bestelako ekimenak erakarriz. 

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm