#CICD 2013, hazten ari den ekitaldia

#CICD 2013

#CICD (Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresua) ekitaldiaren laugarren edizioa  ere goranzko joerari eusteko asmoarekin iritsi zaigu. Izan ere, 2009. urtean sortu zen ekitaldi honek hazkuntza handia biziko du aurtengoan, bai iraupenari, bai alor tematikoei eta bai partaidetzari dagokienez.

Digitalak gure bizimoduan duen eraginari buruzko hitzaldiak, tailerrak, klinikak eta topaketak egingo dira datozen ekainaren 25, 26 eta 27an. ‘Esplora dezagun zibilizazio digitala tituluaren pean’, aurtengo #CICD ekitaldia ezagutza zabaltzen, partaidetza ahalbidetzen eta parte hartzaileen arteko konexioak sustatzen saiatuko da.

Ezagutu. Ulertu, antzeman, igarri... Konpartitutako ezagutzen ikur da batik bat #CICD. Horretarako, mundu mailako hizlarien esperientzia ezagutzeko aukera izango dute hitzaldietan, tailerretan eta gainerako jardueratan parte hartzen dutenek.  

Parte hartu. Parte hartu, jaso, konpartitu, elkarlanean aritu... 2013. urteko edizioa irekiagoa izango da oraindik, ezagutza kolektiboa ahal bezainbeste azaleratu dadin. 

Konektatu. Elkarlotu, artikulatu, lotu, erlazionatu... Pertsonak harremanetan jartzeak badu berezko balioa. Gai digitalean ezagutza maila handia duten pertsonak harremanetan jartzeak, berriz, balio handiagoa du oraindik. Honako ekitaldiak sareen eta konexio berrien sorrera ahalbidetuko du, denok elkarlanean aritu gaitezen.

2013ko #CICD ekitaldiak mugak gainditu egingo ditu. Zibilizazio digitalerantz doan bidai honetan, lehen mailako esploratzaileek hartuko dute parte, eta horiek dira, hain zuzen ere, tamaina honetako ekitaldia osatu dutenak. Aholkularitza batzordekokideei eta Komisario tematikoei esker da handia #CICD, izan ere, aipatu kideek nazioarte mailan ospe handia baitute euren lan-esparrutan. Aurten, gainera, bi kide berri izango dira adituen taldean, alegia: Garth Holsinger eta Petra Johansson, bitarteko sozialen eta musika digitalaren esparruetan erreferentziako adituak, hurrenez hurren.

 Kontsulta itzazu #CICD 2013 ekitaldiko area tematikoak

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm