#CICD ekimenaren helburuak

Adimenez sortzaileak diren pertsonak bildu eta horiei erronka jakin bat luzatzeko asmoa du #CICD ekimenak, alegia:  zibilizazioa digitalerantz garamatzaten joera berriak esploratzea eta ideia berriak ezagutzera ematea, gure eguneroko bizimoduan eta lanbidean horiek aplikatzeko tresnak eskainiz.

Area tematiko bakoitzaren helburuen artean, ondoko biak nabarmentzen dira: gobernatzaile eta hiritarren arteko harreman aldakorra aztertzea, eta datu publikoen irekierak eskaintzen dituen aukera berrien gainean hausnartzea.

2.0 Hezkuntzaren arloan, berriz, bertan parte hartzen duten eragileek jokatzen duten papera aztertuko da: ikasleetatik hasita (teknologia nola erabiltzen duten aztertuz) eta irakasleak bitartean (jokatzen duten paperari erreparatuz). Eredurik onenak esploratu egingo dira eta ikaskuntzarako, produktibitaterako eta efizientziarako tresna berriak ondoen aprobetxatzen dituzten ereduak emango dira ezagutzera.

Ekintzailetasuna eta barne-ekintzailetasunari buruzko arloak ere toki garrantzitsua betetzen du #CICD ekimenaren barruan. Hutsegitearen inguruan dugun kontzeptua aldatzea da bere helburua: alegia, ezkutatu edo zigortu beharreko zerbait bezala ikusi beharrean, ikasteko aukera bezala ulertzea. Hots, arrakasta lortzeko aurrerapauso bezala ikustea hutsegitea. Eta batez ere, proiektu ekintzaileak ezagutzera ematea, negozio-ideien eta inbertitzaileen arteko konexioak sortuz bide batez.

Enpresa eta lehiakortasunaren eremuan, berriz, negozioan erabilgarriak izan daitezkeen joera, dinamika eta IKT tresna berriek eskaintzen dituzten aukerak eta kontsumitzaileen jokabide-ereduak ezagutuko dira. Enpresen eraldaketa digitalari buruzko argibideak ere eskaini egingo dira.

Kultura ere izango da #CICD ekimeneko protagonista. Honako atalean, musika eta ikus-entzunezko sektoreek bizi dituzten erronkak analizatu egingo dira. Produktu berrien sorrera, banaketa eta finantzaketa izango dira aztergai. Horrez gainera, kontsumitzaileen eta produktuen artean sortu diren harreman berriak ere sakon ikusiko dira.

Hori guztia, zeharkako eta oinarrizko gai baten aterpean: Sozial Media, alegia. Kasu honetan, komunitateen dinamizazioari, eraginaren proiekzioari edota herritarren mobilizazioari buruzko joera eta aurkikuntza berriei buruzko ezagutza zabaltzea izango da helburua.

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm