Gai Nagusia

Sarean konektatuta dagoen pertsona kopuruak gora egiten duen heinean, eta tresna teknologikoen erabilera intentsiboagoa den heinean, orduan eta hurbilago gaude sare-gizartea delakotik. Ondorioz, gure bizimoduari, antolatzeko moduari eta garatzeko moduari buruzko ohiturarik oinarrizkoenak aldatzen ari dira: gure hirien itxura, eskola eta ikasketa-prozesuari buruz dugun ikuspegia, gizarte-harremanak, negozio-eredu berriak, gobernatzaileen eta herritarren arteko harremana eta kulturaren bilakaera, besteak beste.

Nazioarte mailako eta aurre begirako ekitaldia da #CICD, zeinek arlo askotako pertsona eta enpresak biltzen dituen teknologia eta sareen eskutik aurkezten zaizkigun aukerei buruz hausnartzeko helburuarekin. Zibilizazio digitalerantz eramaten gaituzten eta sortu berriak diren joeren inguruan ikertzeko erronka dute bertan elkartzen diren sortzaileek. Modu horretan, ideia berriak jartzen ditu mahai gainean ekitaldiak, gure eguneroko bizimoduan eta lanean aplikatzeko jarraibideak emanez aldi berean.  Hori guztia, lehen mailako nazioarteko adituen eskutik, eta ezagutzak elkartrukatzeko mota askotako jarduera erakargarrien bitartez.

ESPLORA DEZAGUN ZIBILIZAZIO DIGITALA izenburua jarri diogu #CICDren IV. edizioari. Izan ere, teknologiek eta sareek duten eragin disruptiboak orain arteko usteak zalantzan jartzea eta zaharkitutako kontzeptuak alde batera uztera behartzen gaitu, kontzeptu berriei lekua egiteko. Hots, edalontzia hustu, berriro bete ahal izateko.

Kontzeptuz jositako aterki honen pean, aurtengo ekitaldia 4 atal nagusitan egongo da banatuta: 2.0 HEZKUNTZA, LEHIAKORTASUNA, GOBERNANTZA/HIRITARTASUNA eta KULTURA. Zeharka loturik daude arlo horiek guztiak, webgune sozialaren eraginarekin loturik dauden gaien bitartez, alegia. Honakoak izango dira aurtengo berrikuntza nagusiak: batetik, kulturari buruzko atal tematikoa zabalduko dugu, non ikus-entzunezko eta diskoen industriarengan sektore digitalak izan duen eragina aztertuko dugun. Bestetik, etorkizuneko zibilizazio digitalak eskainiko dizkigun aukerak hobeto ulertzeko funtsezkoak diren bi elementu sartuko ditugu lehiakortasunaren atalean: hiri adimentsuak eta konektatutako kotxea, hain zuen. Horrez gainera, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu modu paraleloan. Horien artean, II. #CICD STARTUP COMPETITION izeneko lehiaketa antolatuko dugu, zeinak ekintzailearen irudia sustatzea eta ekintzaileen proiektuen eta inbertitzaileen arteko harremana erraztea duen helburu.

Hori guztia ekaineko azkeneko astean gertatuko da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Horrekin batera, aisia eta networkinga ardaztzat izango duten jarduerak eskainiko dira, eta baita beste hainbat sorpresa atsegin ere. Ekitaldiak irauten duen bitartean, ikasteko, ondo pasatzeko eta arlo digitalean oinarritutako industrietan lan egiten duten pertsonen arteko konexiorako aukera paregabea izango dute bertan parte hartzen dutenek. 

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm