BENJAMÍN LANA

BENJAMÍN LANA

Vocento-ko Eskualdetako Bitartekoen zuzendari editoriala da Benjamín Lana. Orain arte, Berrikuntza arloko zuzendari izan da eta, hemendik aurrera, berriz, Vocentoren pean 12 eskualdetan argitaratzen diren egunkariak biltzen dituen arloa gidatu du.

Lana duela 42 urte jaio zen, Zallan (Nafarroan), eta Informazio Zientziatan lizentziatu zen. 20 urteko esperientzia du kazetari gisa eta argitalpenekin zerikusia duten proiektu berriak bultzatu izan ditu. Bere ibilbide profesionaleko lehen urteetan euskal irrati publikoan egon zen lanean. Bestalde, 90eko hamarkadaren hasieran, tokiko prentsarekin loturiko Espainiako lehen proiektuetako baten editore izan zen. 1998tik 2000.era bitartean, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio Kabineteko zuzendari izan zen eta, bertan, informazioa hedatzeko baliagarriak izango ziren lehenengo zerbitzu digitalak jarri zituen martxan.

Esperientzia handia du inprimatutako bitartekoetan, izan ere, Espainia mailan argitaratzen diren argitalpenetan hartu baitu parte (‘El Mundo’), eta baita eskualde mailako egunkaritan ere ('El Diario Vasco', 'El Correo' eta 'El Comercio'). Ildo horretatik, ‘El Comercio’ egunkariko zuzendariondokoa eta informazio-burua izatera iritsi zela azpimarratu daiteke.

Aipatutako Vocento taldeko hiru egunkari horietan lan egin ondoren, 2007. urtearen amaieran Madrilera joan zen bizitzera Lana, Vocento taldeko Berrikuntza eta Garapen saileko zuzendari lanak egiteko. Aipatu saila Eskualdetako Bitartekoen Zuzendaritza Editorialaren barruan dago eta, geroztik, bera da saileko burua.

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm