DANIEL INNERARITY

DANIEL INNERARITY

Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da Daniel Innerarity. Horrez gainera, IKERBASQUEko ikertzaile lanak egiten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoko Institutuko zuzendaria da. Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatu gisa jardun du, azkenaldian, Sorbonako Unibertsitatean (Paris I). Gaur egun, Florentziako Institutu Europarreko irakasle gonbidatua da. Filosofian doktoretza lortu ondoren, Alemaniara joan zen ikastera eta bekadun gisa aritu zen Alexander von Humboldt Fundazioan. Suitza eta Italian ere egin zituen ikasketak.

Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste “Ética de la hospitalidad” (2011ko Alpetar Gizartearen Saria, frantsesez idatzitako filosofia libururik onena izateagatik), “La transformación de la política” (Miguel de Unamuno III. Saiakera Saria eta 2003ko Saiakerako Literatura Sari Nazionala), “La sociedad invisible” (2004ko Espasa Saiakera Saria), “El nuevo espacio público, El futuro y sus enemigos”, “La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales” (Javier Solanarekin batera) eta “La democracia del conocimiento”. Bere lanetako batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte Frantzian, Portugalen, Amerikako Estatu Batuetan, Italian eta Kanadan.

Diario Vasco eta El País egunkarietan iritzi artikuluak idatzi ohi ditu eta Claves aldizkarian, berriz, kutsu praktikoa dutenak.

Eusko Ikaskuntza-Caja Laboralek 2008ko Humanitate, Arte, Kultura eta Gizarte Zientzien Saria eman zion.  

Era berean, Unibertsitateen Batzordeko kide izan da, Espainiako Senatuak hala proposatu baitzuen. Latinitatearen Akademiako kide da eta baita Salzburgon egoitza duen Europako Arte eta Zientzien Akademiako kide ere.

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm