Jardunaldiok klase politikoaren eta hiritarren arteko harremanean teknologia berriek duten eragina dute hizpide: elkarrizketa zuzenago eta gardenagoa ahalbidetzea, sare sozialak influentzia mekanismo gisa ulertzea, aktibismoa sustatzea edota demokrazia parte-hartzaileagoa izatea dira errealitate berri bat irudikatzen duten puzzlearen piezatako batzuk. Orain hasi gara errealitate horretaz jabetzen eta ezinbestekoa da aukera zoragarri hau ondo aprobetxatzea.
Ondoren, topaketa hau bultzatu duten arrazoi nagusien deskribapena egingo dugu:
1) Demokrazia gardenagoa eta parte-hartzaileagoa
Teknologia berriei esker, hiritarrek euren iritzia eman dezakete, bizitza publikoan modu aktiboagoan parte hartuz, eta horixe izan daiteke, hain zuzen ere, hiritarren eta politikarien artean dagoen urruntasunari aurre egiteko txertorik onena. Horrez gainera, IKT-en erabilerak arlo publikoan gardentasun handiagoz jarduteko mekanismoak ahalbidetzen ditu. Aipatu bi kontzeptuak gogotik bultzatzea da Kongresu hau egiteko arrazoi nagusietako bat.
2) Produktibitate handiagoa, datuen irekierari esker
Obamaren gobernuaren data.gov izeneko ekimena eredutzat hartuz, administrazio askok, Euskadikoa barne, datu publikoak irekitzeko planak sustatu dituzte. Aipatu ekimenei esker, euren diruarekin sortu den informazioa erabiltzeko aukera dute hiritarrek. Baina horrez gainera, ekimen horien bitartez, produktibitate handiagoa lortzea espero da, enpresek ere datu horiek erabiltzeko aukera izango baitute, aplikazioak eta zerbitzuak sortuz. Arlo horretan egin diren esperientzia arrakastatsuenak aztertuko dira Kongresuan.
3) Gobernatzaileak eta hiritarrak kontzientziatzea
Politika 2.0 delako fenomenoa hasiberria da eta ekintza politikoa, alderdien egituraketa edota arduradun politikoen profila erabat aldatzea ekarriko du. Aldaketa apurtzaile guztiek bezalaxe, hainbat mehatxu ekarriko ditu, baina baita aukera ugari ere. Kongresu hau egiteko arrazoi nagusietako bat, hain zuzen, gauzatzen ari diren joerei buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak zein orientabideak eskaintzea da, norberak bere ekintza-plan propioa sor dezan.
4) Euskadi, eta batez ere, Gipuzkoan
Gertuen dugun errealitatea aintzat hartuz, zenbait alderdi aipa ditzakegu:
Teknologia berrien barneratzeaTeknologia berrien barneratzea bereziki aipagarria da gure komunitatean, beraz, faktore honek aipatutako aldaketak sustatu eta bizkortu beharko lituzkes.
Eusko Jaurlaritzaren datuak irekitzeko planaEuskadi Estatu mailako erreferente bilakatu da, egungo gobernu taldeak aurrera eraman duen datuak irekitzeko planari esker. Aipatu plana Administrazio elektronikoari buruzko foro nagusietan aztertzen ari dira eta Europa mailan burutu den esperientziarik onenetarikotzat jo dute.
Gai Nagusia
II Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua