Jarduera paraleloak

BLOGOSFERA PUBLIKOAREN NAZIO MAILAKO 1. TOPAKETA

BLOGOSFERA PUBLIKOAREN NAZIO MAILAKO 1. TOPAKETA

Club de Innovadores Públicos (CIP) elkartearen eskutik antolatutako ekimena da Blogosfera Publikoaren I. Topaketa. #CICD ekimenaren baitan ospatuko da eta bertan administrazio publikoen berrikuntzako influencer nagusiak bilduko dira, mundu digitalarekin, gobernu irekiarekin eta administrazio berritzaileekin loturiko joera, albiste eta jarduera-esparruei buruz eztabaidatzeko.

Ekitaldiaren baitan egiten diren eztabaidak streaming bidez emango dira, eta sare sozialei irekitako saioak ere egongo dira. Era berean, eztabaida horien ondorioak jasoko dituen dokumentua egingo da.

SMARTPHONE SOLIDARIOAK: ORAIN, ZURE TXANDA DA

SMARTPHONE SOLIDARIOAK

Teknologiarik erabiliko ez bazenu, eta smartphone bat zer den ere jakingo ez bazenu, nola imajinatuko zenuke mugikorrentzako aplikazio bat? Orain zure txanda da, erakusketa bizi eta sutsua da. Colabora Birmania GKEk iaz abiarazitako ekimen bat jasotzen du erakusketak. Birmaniako diktadura zorrotzetik ihes egiten duten eta Tailandia eta Birmaniaren arteko mugan babesa bilatzen duten haurrei laguntzea da GKEren helburua.

Honako ekimen solidarioaren sorrera jasotzen du aipatu erakusketak. Bertan ikus daitekeenez, sortzaile, produktore eta argazkilariz osaturiko boluntario talde bat Mae Sot Birmaniako mugan kokatutako hiri tailandiarrera abiatu zen haurrekin zuzen-zuzenean lan egiteko. Bertan jarri zuten martxan aipatu proiektua. Koloretako hondarraz baliatuz, aplikazioaren pantailak, elementu grafikoak eta botoiak marraztu zituzten haurrek. Aplikazioaren soinuak eginez ere primeran pasa zuten. Esperientzia aberasgarri anitz ekartzeaz gainera, jokoaren arauak irauli egin dituen aplikazioarekin itzuli zen boluntarioen taldea. Izan ere, honako aplikazioaren bitartez, jendeak dirua eman eta une berean jakin dezake zein egitasmori bideratuko den bere dohaintza, baita zein epetan gauzatuko den proiektua.

Laburbilduz, espazio berri bat sortu dugu #CICDen, non, tramankulu teknologikoak eta sareak aprobetxatuz, gizakiaren potentzialari zukua ateratzen diogun, berau inspirazio iturri, gogobetetasun indibidual eta kolektiboaren iturri, eta ezberdintasunaren eta demokraziaren eskola bilakatuz.

CANNESeko IRAGARKI DIGITALIK ONENAK

CANNESeko IRAGARKI DIGITALIK ONENAK

Zer da publizitatea? Artea? Sedukzioa? Etenaldia? Ziurrenik, pertsona bakoitzak izango du bere  iritzi propioa. Aldiz, aho batez esan daiteke, zenbaitetan iragarki batek miniaturazko zinemako produkzio baten tamaina hartzen duela, bai sormen aldetik, bai egiteak suposatzen duenaren aldetik. 

Bada, Canneseko Publizitate Jaialdiko lanik onenak ekarriko ditu #CICDek Donostiara, digitalarekin, teknologiarekin eta sareekin lotutako iragarki onenen non stop emanaldia eskainiz. Publizitatearen zaleentzako ezinbesteko hitzordua izango da, baina baita iradokitzeko diseinatuta dauden mezu originaletan entretenimendua eta inspirazioa bilatzen duen edonorentzat.

#CICD STARTUP COMPETITION

#CICD STARTUP  COMPETITION

Gaur egungo testuinguru ekonomikoak sortarazten dituen zailtasunei aurre eginez, milaka dira euren negozio-ideiak martxan jartzeko aukerak bilatzen duten pertsonak. Ildo horretatik, #CICDen baitan ospatzen den startup lehiaketa aukera paregabea da negozio-ideia bat martxan jarri nahi dutenentzat. Aditu, aholkulari eta inbertitzaileez osaturiko publiko baten aurrean aurkeztu ahal izango dute euren proiektua lehiaketako 10 finalistek.

Ekintzaile izaeraren garrantzia sozializatzea da #CICD STARTUP COMPETITION lehiaketaren xedea. Horrez gainera, hazteko aukera duten proiektu ekintzaileak ezagutzera ematea, horiei baliabideak ematea, eta ideia eta finantzaketa iturrien arteko konexioak sortzea dira bere helburu nagusiak.

ANTOLATZAILEA:

  • diariovasco.com

PLATINO BABESLEA:

  • Vodafone

URRE BABESLEA:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa

ZILAR BABESLEA:

  • Donostiako Sustapena – Fomento de San Sebastián
  • red.es
  • Grupo Spri
  • Donostia - San Sebastián 2016
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

LAGUNTZAILEAK:

  • San Sebastián Turismo
  • ISDI
  • AIC
  • Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastian
  • FNAC
  • Anteverti
  • Fundación Innovación Bankinter
  • San Telmo Museoa
  • 2 Pears
  • GrupoSade
  • ADEGI
  • SEA
  • Confebask
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Cámara de Bilbao
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Gaia
  • Enpresa Digitala
  • Deusto Business Alumni
  • Eurogap
  • Getin
  • UPV-Cursos de Verano
  • Berritzeguneak
  • Deusto Alumni
  • Tablet Army
  • 943 Magazine
  • Aulablog
  • Neofis
  • Welearning
  • Anfac
  • I2basque
  • Aptes
  • CodeSyntax
  • Grupo Consultores
  • Aerco-Psm