Jordi Adell
Castellóko Jaume I Unibertsitateko Hezkuntza Zentroko eta Teknologia Berrietako zuzendaria
Filosofia eta Hezkuntza Zientziatan lizentziaduna da Jordi Adell Segura (Castelló, 1960), eta baita Hezkuntza Zientziatan doktorea ere, Valentziako Unibertsitatean. Gaur egun, Castelloko Universitat Jaume I –ko irakasle titular da, Hezkuntza Departamentuko Didaktika eta Eskola Antolakuntzako sailean.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntza arloan duten aplikazioari buruzko eskolak ematen ditu. Horrez gainera, aipatu unibertsitateko CENT Hezkuntza eta Teknologia berriei buruzko zentroa zuzentzen du, zeinak hezkuntzaren kalitatea hobetzea duen helburu teknologia berrien erabilera bultzatuz. Ikasle eta irakasleen artean gaitasun digitala garatzea; ikasteko ingurune pertsonalak aztertzea; IKT-ak ohiko hezkuntzan ezartzea eta bitarteko berriek gizartean eta hezkuntzan duten eragina ikertzea dira, besteak beste, gehien interesatzen zaizkion gaiak.


















































