Azken ikerketa soziodemografikoek erakusten dutenez, biztanleriaren erdia baino gehiagok erabiltzen du Internet. Informazioa bilatzeko, harremanetarako, negozioetarako, ikasketetarako edota aisiarako bitarteko gisa sozializatu da Internet, eta horrek tresna honen ohiko erabileretatik harantzago doazen erronkak finkatzea ahalbidetu digu, informazioaren gizartera mantsoago hurbiltzen diren kolektiboak oraindik antzeman daitezkeen arren.
Izan ere, sarean dagoen hiritar kopurua handiagoa den heinean,sare-gizartea delakoa lortzeko egin dugun bidea are luzeagoa da, eta horrek esan nahi du gure bizimoduarekin eta antolatzeko dugun erarekin zerikusia duten atal nagusiak aldatu behar izan ditugula: eskola, gure artean erlazionatzeko modua, Administrazioaren eta hiritarren arteko harremana edota ekonomia, besteak beste.
Testuinguru hori kontuan izanik, Internetek tresna gisa duen erabilera alde batera utzi eta hiritar digital bilakatzeak dakarrenari buruzko hausnarketa egin beharko genuke. Hiritar digitalak izateak esan nahi du sarean eta sarearekin elkarlotuta egotea, eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuz eta, aldi berean, horren ondorioz sortzen diren egoera, arau eta erronka berriei aurre eginez.
Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuak hiritar digitalaren elkargunea izan nahi du, mundu mailako adituen laguntzarekin sare-gizarteak aurkezten dizkigun egoera berriei buruz eztabaidatu, hausnartu eta egoera horiek hobeto ezagutzeko eta horiei aurre egiteko. Hezkuntza eredu berriaren diseinua, demokrazia parte-hartzailearen kontzeptuaren definizio berria, Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arriskuen prebentzioa edota mundu mailako online negozioak egiteko formula berriak dira, besteak beste, Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuaren ekitaldietan hizpide izango diren gaietako batzuk, etorkizuneko gizartea definitzeko gai estrategikoak argitzeko bidean.
WE-GOVERNMENT edo gobernatzaileen eta hiritarren artean sortutako harreman mota berrian teknologia berriek duten eraginari buruz hausnarketa egitea izango da Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuaren bigarren ekitaldiaren gai nagusia eta2011ko apirilaren 14 eta 15ospatuko daDonostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Aurkezpena
Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua
Azken ikerketa soziodemografikoek erakusten dutenez, biztanleriaren erdia baino gehiagok erabiltzen du Internet. Informazioa bilatzeko, harremanetarako, negozioetarako, ikasketetarako edota aisiarako bitarteko gisa sozializatu da Internet, eta horrek tresna honen ohiko erabileretatik harantzago doazen erronkak finkatzea ahalbidetu digu, informazioaren gizartera mantsoago hurbiltzen diren kolektiboak oraindik antzeman daitezkeen arren.
Izan ere, sarean dagoen hiritar kopurua handiagoa den heinean, sare-gizartea delakoa lortzeko egin dugun bidea are luzeagoa da, eta horrek esan nahi du gure bizimoduarekin eta antolatzeko dugun erarekin zerikusia duten atal nagusiak aldatu behar izan ditugula: eskola, gure artean erlazionatzeko modua, Administrazioaren eta hiritarren arteko harremana edota ekonomia, besteak beste.
Testuinguru hori kontuan izanik, Internetek tresna gisa duen erabilera alde batera utzi eta hiritar digital bilakatzeak dakarrenari buruzko hausnarketa egin beharko genuke. Hiritar digitalak izateak esan nahi du sarean eta sarearekin elkarlotuta egotea, eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuz eta, aldi berean, horren ondorioz sortzen diren egoera, arau eta erronka berriei aurre eginez.
Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuak hiritar digitalaren elkargunea izan nahi du, mundu mailako adituen laguntzarekin sare-gizarteak aurkezten dizkigun egoera berriei buruz eztabaidatu, hausnartu eta egoera horiek hobeto ezagutzeko eta horiei aurre egiteko. Hezkuntza eredu berriaren diseinua, demokrazia parte-hartzailearen kontzeptuaren definizio berria, Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arriskuen prebentzioa edota mundu mailako online negozioak egiteko formula berriak dira, besteak beste, Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuaren ekitaldietan hizpide izango diren gaietako batzuk, etorkizuneko gizartea definitzeko gai estrategikoak argitzeko bidean.
WE-GOVERNMENT edo gobernatzaileen eta hiritarren artean sortutako harreman mota berrian teknologia berriek duten eraginari buruz hausnarketa egitea izango da Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuaren bigarren ekitaldiaren gai nagusia eta 2011ko apirilaren 14 eta 15 ospatuko da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Informazio gehiago egoitzari buruz
Kursaal Kongresu Jauregia
Informazio gehiago hiriari buruz
Donostia-San Sebastián