II Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuko Hizlariak
BEN BRANDZEL
Online organizazio aurrerakoiaren arloan nazioarte mailan ospea duen espezialista, irakasle eta idazlea da Ben Brandzel. MoveOn.org ekimenean hasi zen lanean, Eskubideen Defentsarako Zuzendari gisa, alegia. Aipatu ekimena hauteskundeetarako eta online eskubideen babeserako sare berria da eta Amerikako Estatu Batuetan 5.6 milioi kide baino gehiago ditu. Geroago, Barack Obamaren “Organizing for America” izeneko mugimenduan hartu zuen parte, bitarteko berrietako kanpainatako eta diru-bilketako Zuzendari bezala lan eginez. Ildo horretatik, presidente estatubatuarraren osasun-erreforma historikoaren alde zeuden 20 milioi pertsona Interneten mobilizatzeaz arduratu zen Brandzel. Era berean, Avaaz.org webgunearen sortzaile eta kidea da. Webgune horrek 192 herrialdetan eskubideen defentsaren aldeko kanpaina berritzaileak bultzatzen dituzten 6.5 milioi kide ditu. Horrez gainera, Erresuma Batuko 38 Degrees.org.uk ekimeneko Aholkulari Buru eta Fundatzailea izan da. Bi urtetako epean britainiarren %1a baso nazionalen alde eta pribatizazioaren kontra egotea izan da aipatu ekimenaren lorpen nagusietako bat. Amerikako Estatu Batuetako presidentetzarako hiru hauteskunde kanpainatan zuzendari lanak egin ditu eta hainbat kontinentetako GKE txiki eta handiei aholku eman die, beste beste, Greenpeace, Amnesty International eta Oxfam erakundeei. Bestalde, hainbat irrati eta telebistatara gonbidatu gisa joan ohi da eta online organizazioari eta politika aurrerakoiari buruzko artikuluak idatzi ohi ditu zenbait argitalpenetan, besteak beste, The American Prospect, The Nation, eta The Huffington Post-en.
NICHOLAS VANBREMERSCH
Nicolas Vanbremeersch Spintank komunikazio agentziako fundatzaile eta Kontseilari Delegatua da. Arlo publiko eta pribatuarentzako lan egiten duen online agentzia da Spintank. Nicolas Frantziako blogger ospetsua da, “versac” ezizenez ezagutzen dute eta Les Echos, Slate.fr, France Culture eta BFM TV komunikabideetan zutabegile gisa egiten du lan. publius.fr sortu zuen, Europari buruzko gaiak jasotzen dituen blog kolektiboa, eta horrez gainera, La République des Blogs izenekoaren sortzailea da ere bai, hots, blogger politikoak biltzen dituen sare frantziarra. “De la Démocratie Numérique” saiakera idatzi du, non Internetek politika aldatzeko duen gaitasuna aztertzen duen (Editions du Seuil, 2009).
SALVADOR SUÁREZ
Territorio creativo-ko bazkide eta zuzendaria da Salvador Suárez. Nafarroako Unibertsitateko IESE-ko PDD bat eta IEDE Business School-en Marketing-eko Masterra ditu. Horrez gainera, marketing eta salmentetan, zein aliantza eta harreman estrategikoetan aditua da.
Camerpyme elkartean ere egin du lan erakunde-harremanetako zuzendari gisa. 50 merkataritza ganberatan baino gehiago merkataritza elektronikoko programak ezartzea da aipatu da elkartearen zeregin nagusia.
Gainera, Domestikako Aliantzatako Zuzendaria izan da, non salmenta kanalaz eta hitzarmen estrategikoez arduratu den. Lehenago, Maninvest-en jardun zen eta baquia.com webgunean Marketing Manager lanak egin zituen.
ENRIQUE DANS
Enrique Dans IE Business School-eko Informazio Sistemetako irakaslea da 1990. urteaz geroztik. Management-ean Doktore (Ph.D.) da, Information Systems-en espezialitatea du Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA), IE Business School-eko MBA da, Santiago de Compostelako Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan lizentziaduna da eta doktore-ondorengo ikasketak egin ditu Harvard Business School-en. Teknologia berriek pertsona eta enpresengan duten eragina aztertzea da bere ikerketen helburua. El País, El Mundo, Público, ABC, Expansión, Cinco Días, Libertad Digital edota PC Actual bezalako egunkari eta aldizkaritako ohiko kolaboratzailea da, eta Interneti eta teknologia berriei buruzko gaiak lantzen ditu. Horrez gainera, sei urte baino gehiago darama bere bloga idazten, enriquedans.com, gazteleraz idatzitako munduko blogarik entzutetsuenetakoa.
DAVID EAVES
David Eaves gobernu irekiaren aldekoa eta negoziazioetan aditua da. Zenbait gobernuekin egin du lan, gobernu irekiari eta datuak irekitzeari buruz aholku emateko. Horrez gainera, gobernuaren etorkizunari buruz idazteko eta hitz egiteko eskatzen diote sarritan. Duela gutxi, America Institute-ko Código-ko Programatako Zuzendari lanak egin ditu, Vancouver-eko alkateari Gobernu Irekiari eta Informazioaren Irekitzeari buruz eman dio aholku, eta city’s Open Motion izenekoa idazten lagundu du. Queen’s University ella Oxford-eko Unibertsitatean graduduna da David eta Vancouverren bizi da, Columbia Britaniarrean.
BÁRBARA QUILEZ
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kazetaritzan lizentziaduna eta Europar Parlamentuko funtzionarioa da. Europar Parlamentuaren gaztelerazko webgunearen arduraduna da eta bertako hedabideen Zuzendaritzak dituen 22 Twitter kontuak koordinatzen ditu (22 hizkuntzatan). Erakunde honetako Internet bidezko komunikazio unitatean lanean hasi zenetik hainbat egitasmotan hartu du parte, besteak beste, 2009ko Europako hauteskundeei buruzko online informazioaren kanpainaren sorreran, egungo legislaturako hautagai eta komisarioen arteko audientziei buruzko webgune bereziaren diseinuan eta 2.0 plataformen bitartez Parlamentuko ekimenak hedatzeko estrategiaren garapenean.
JACOBO ELOSUA
Voota elkarteko bozeramale eta erakunde harremanetako arduraduna izateaz gain, Espainiako Open Data elkarteko presidentea eta Pro Bono Publico erakundeko presidenteorde eta diruzaina da Jacobo Elosua. 1998tik 2007 urtea bitartean, UBS Investment Bank-en egin zuen lan, batik bat, Londresen eta Madrilen dituen egoitzetan, eta erakundeko Executive Director izatera iritsi zen. 2006ean, berriz, Ezaro Media sortu zuen. Madrilen du egoitza eta Espainian zein atzerrian komunikazioaren eta teknologiaren arloetan aholku eman, proiektuak martxan jarri eta inbertsioak egiten dituen boutique integratua da. University College Dublin unibertsitatean –International Business-en diplimaduna da- eta Fachhochschule Pforzheim-en -European Business Certificate- ikasi zuen. Horrez gainera, Nazioarteko Enpresa-Zientziatan lizentziaduna da, Comillas-eko Unibertsitate Pontifikalean-ICADE eta Zuzenbidean eta Ekonomia-Zientziatan lizentziaduna da UNED-en. 2011 urteaz geroztik, IE Business School-en eskaintzen den “Lobby & Advocacy: Interes Publiko eta Pribatuen Gestioa” izeneko goi mailako programan hartzen du parte Elosuak hizlari gisa.
MARTA CONTINENTE
Marta Continente Universitat de Barcelona-n (UB) Ekonomia-Enpresa Zientziatan lizentziaduna da eta Fisikako titulua lortzeko ikasketak egin ditu. Gaur egun, Bartzelonako Udaleko Komunikazio eta Informazio Sistemetako Zuzendaria da. Horrez gainera, 2004 eta 2011 urteen bitartean, Catalunya-ko Generalitat-eko Presidentziako Idazkaritza Nagusiko Herritarrentzako Arreta Saileko zuzendari nagusi izan zen. Lehenago, 1993tik 2003 urtera hain zuzen, Bartzelonako Udalean aritu zen lanean, Komunikazio Zerbitzuetako eta Herritarrentzako Arreta Saileko zuzendari gisa, eta baita Udal bereko Internet Zuzendaritzako arduradun gisa ere. Horrez gainera, Bartzelonako Kultura Institutuko gerentzia-ondokoa eta Sants-Montjuïc barrutiko Poble Sec-eko Plan Estrategikoko ekonomia sustapen eta koordinazioko arduradun izan da.
IGNACIO ESCOLAR
2007ko irailean Público egunkaria sortu nuen eta zuzendari gisa jardun nuen. Egun, egunkari honetako zutabegilea naiz eta astelehenetik ostiralera artikulu bat argitaratzen dut azken orrialdean. Honako blogean nire zutabeak kontsultatu ahal izango dituzu; eta Estrategias oblicuas. atalean aurkituko dituzu. Horrez gainera, Estrella Digital, egunkarian kolaboratzaile gisa lan egiten dut eta irrati eta telebistako hainbat programatako analista politikoa naiz.
ANTONIO GUTIERREZ-RUBI
Komunikazio eta politika aholkularia da. Komunikazio estrategikoko aholkularitza enpresa bateko zuzendaria da duela 25 urte baino gehiago, eta enpresa, administrazio eta erakunde sozial eta politikoei ematen die zerbitzua. Horrez gainera, hainbat unibertsitatetan komunikazio masterretako irakaslea da. “Políticas. Mujeres protagonistas de un poder diferenciado”; “Lecciones de Brawn GP. Las 10 claves empresariales para competir con éxito”; “Micropolítica. Ideas para cambiar la comunicación poítica”;“32 Tendencias de cambio (2010-2020)”, Juan Freirerekin batera, eta “Filopolítica: filosofía para la política” lanak argitaratu ditu.
JOSE ANTONIO DEL MORAL
José Antonio del Moral Alianzo-ko -2.0 webgunearen inguruan lan egin duen Espainiako lehenengo enpresa- eta Metroo-ko -duela gutxi sortu den eta hiriak biltzen dituen sare soziala- zuzendari-bazkidea da. Horrez gainera, Internet bidezko bideoak eta sare sozial tematikoak ardatz dituzten Agoranews, Chicísimo eta Sequoia Internet ekimenetako bazkidea da. Deustoko Unibertsitateko abokatu ekonomizista da, Namur-eko (Belgika) Unibertsitateko telekomunikazio masterra du eta Stanford-eko (EEUU)Unibertsitatean Interneteko Politikan espezializatuta dago. Ya.com Internet Factory-ko fundatzaile-bazkidea izan da eta baita Vocentoko Interneteko edukien arduradun ere. “La blogosfera hispana” eta “Web 2.0: Manual de uso” liburuak argitaratu ditu. Bestalde, Startup 2.0 Europako lehiaketako eta nonick nazioarteko ekimeneko antolatzailea da.
FRANCISCO POLO
Francisco Polo Actuable.es-eko zuzendaria da. Komunitate honek milaka pertsona eta erakunde biltzen ditu bere gain eta bere helburua da indarrak batzea gobernu, enpresa eta gizartean eragina duten bestelako erakundeei aldaketak eskatzea. 2009ko Europar Parlamentuko Hauteskundeetan PSOE-ko Interneteko estrategiaren ardura izan zuen. Lehenago, berriz, sare sozial dinamikoetako eta berrikuntzako aholkulari gisa jardun zuen. Politika publikoetan eta aktibismo politikoan aditua da. 20 urte zituenean Amnistía Internacional-eko koordinatzaile izan zen Bartzelonan eta “Esan Ez Barreiatze-Bonbei” kanpaina ziberaktibista bultzatu zuenetako bat izan zen. 2005ean ESADE-ko Zuzenbide Fakultateko Nazioarteko Zuzenbideko Lizentziaturan eta Masterrean graduatu zen.
LURDES AUZMENDI
Lurdes Auzmendi Aierbe Ataunen jaio zen, baina duela 16 urte San Martin Unxen bizi da.
Filosofia eta Itzulpengintza ikasi zuen. Zeruko Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kazetari gisa lanean hasi bazen ere, iItzultzaile eta interprete bezala da ezaguna Lurdes Azurmendi. 20 lan inguru itzuli ditu euskarara, eta horietariko asko haur eta gazteentzako liburuak dira.
2001etik 2009 urtera bitartean Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle gisa aritu zen lanean, Itzulpengintzako lizentziaturan. 2009an, berriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako arduradun izendatu zuten. 2010eko apirilaz geroztik Hizkuntza Politikarako Sailburuordea da.
ALBERTO ORTIZ DE ZÁRATE
Alberto Ortiz de Zárate Tercero, “alorza”, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publikoko Saileko Herritarrentzako Arretako Zuzendaria da. Bere sailaren funtzioak dira, besteak beste, hiritarrekin harremana izateko zerbitzuak ematea, euskadi.net Interneteko webgunearen kudeaketa egitea, erakundearen intraneta eta datu publiko irekien politika (Open Data Euskadi).
“Administraciones en red” izeneko blogaren argitaratzaileetako bat da. 2005 urteaz geroztik dago martxan blog hau eta Administrazio Publikoa ardatz duten elkarrizketak jasotzen ditu, berau hobetzeko eta hiritarrei hurbiltzeko.
“Manual de uso del blog en la empresa: cómo prosperar en la sociedad de la conversación” (Infonomía, 2008) liburua argitaratu du eta “Open Government: Gobierno Abierto” (Algón Editores, 2010) liburu kolektiboa hartu du parte. 2004 eta 2009 urteen bitartean, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Modernizatzeko Bulegoan proiektuen arduradun gisa jardun zuen. Horrez gainera, hamar urteetan zehar, osasun-zerbitzu publikoen kudeaketan egin dun lan. Bestalde, sei urteko esperientzia dauka enpresatako aholkulari gisa.
EDGAR ROVIRA
Universitat de Barcelonan Politika-Zientziatan lizentziaduna da Edgar Rovira, eta inguru digitaletan espezializatutako komunikazio aholkulari gisa aritu da lanean. Gaur egun, berriz, PSC-ko Berrikuntzako arduraduna da. Internet eta politikarekin lotutako hainbat ekimenetan esku hartu du, besteak beste, PdF Europe 2009. Horrez gainera, “Los límites del 2.0” elkarlaneko dokumentua koordinatu du.
JEAN FRANÇOIS FOGEL
Jean-François Fogel kazetaria eta saiakera-idazlea da. France-Presse agentzian, Libération egunkarian eta Le Point astekarian egiten du lan. Kazetari gisa jarduten zuen bitartean, prentsa-enpresetako aholkulari bezala egin zuen lan. 1994tik 2002 urtera bitartean, Le Monde egunkariko zuzendariaren aholkularia izan zen, eta, geroago, egunkariaren webgunea sortzen eta berritzen jarraitu zuen lanean. 2009an Le Monde utzi eta Sud talde frantziarrarentzat tokiko informazio eskaintza berria sortu zuen, webgune eta blog ezberdinak biltzen dituena. Gaur egun, France Televisions-entzako informazio-webgunea sortzen ari da. Horrez gainera, Europako eta Hego Amerikako hainbat hedabidetako aholkularia da, bai webguneak sortzeko, bai ekoizpen digitala antolatzeko.
Pariseko Zientzia Politikoetako Institutuko (‘Sciences po”) kazetaritza-eskolako talde pedagogikoan hartzen du parte, alor digitalean hezkuntzak izan behar duen ikuspegia definitzea helburu duena. Nuevo Periodismo Iberoamericano fundazioko maisua da eta kazetaritzaren kalitateari buruzko lan pedagogikoa egiten du. Bestalde, Frantziako eta Hego Amerikako literaturari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.
JOSE ANTONIO RODRIGUEZ SALAS
Jose Antonio Rodríguez Salas Jun-eko alkatea da eta, horrez gainera, Udalerri eta Probintzietako Espainiako Federazioko teknologia berrietako kide eta Union Iberoamericana de Municipalistas-eko Lankidetzako Presidenteordea da.
Espainiako alkateen buruzagi izan da sare sozialetan eta 2009. urtean Espainiako Blog Onenaren Saria eman zion TVE-k. 1999.ean Interneteko Deklarazio Unibertsalaren txostengile izan zen, Internet hiritarren eskubide unibertsaltzat jotzen duena. Romano Prodi Europar Batasuneko Presidente ohiak Espainiako E-Goverment-eko aitzindari izendatu zuen, 2001eko ekainaren 20ean munduko lehen osoko bilkura interaktiboa egiteagatik. 2004ko martxoaren 14ean, berriz, hauteskunde autonomikoetan, mugikor eta internet bidezko boto elektronikoa jarri zuen martxan, mundu mailan mota honetako lehenengo esperientzia. 2.0 alkate kontsideratzen dute.
SERGE CHAMPEAU
Bordeleko Ecole Normale Supérieure zentroan sartzeko humanitateetako prestakuntza eskolan filosofia irakasle gisa jarduten du eta katedraduna da.
«Borges et la métaphysique» (Vrin, 1990), «Ontologie et poésie, trois études sur les limites du langage» (Vrin, 1995) eta Lengoaiaren Filosofia eta Politikari buruzko hanbat artikulu idatzi ditu.
David Gauthier idazlearen «Morals by Agreement» lana frantsesera itzuli du (Morale et Contrat, Recherche sur les fondements de la morale, Mardaga, Bordele, 2000). Horrez gainera, Daniel Innerarity-ren «La transformación de la política» eta (La démocratie sans l’Etat, essai sur le gouvernement des sociétés complexes, Climats-Flammarion, 2006) Le futur et ses ennemis, de la confiscation de l’avenir à l’espérance politique (Climats-Flammarion, 2008) liburuak ere frantsera itzuli ditu.
S. Williams-en laguntzarekin, Daniel Innerarity-ren “La transformacíon de la política” (The Transformation of Politics, Peter Lang, 2010) liburua ingelesera itzuli du.
YURI MOREJON
Yuri Morejon EHU-n politologoa da, eta analisi politikoan dago espezializatuta. Gainera, Komunikazio Korporatiboan (UCAV), Komunikazio Politikoan (UPSA) eta krisi egoeren aurrean Komunikazioaren Kudeaketan (UCM) Masterra dauka. Komunikazio publiko eta politikoko aholkulari gisa egiten du lan eta Yescom Consulting – Comunicar es Ganar aholkularitza enpresako zuzendaria izateaz gain, telepolitikako koordinatzailea da, komunikazio politikei buruzko erreferentziazko Foruma dena.
Besteak beste, EL CORREO, EL MUNDO, EiTB, RNE eta Cadena SER hedabidetako kolaboratzailea da eta hainbat Masterretan irakasle lanak egiten ditu, esate baterako: Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko Irudi Aholkularitzako eta Aholkularitza Politikoko Masterreko (MAICOP) Komunikazio Politikoko eta Irudi Publikoko ikasgaian, Madrileko Carlos III Unibertsitateko Komunikazio Instituzional eta Politikako masterrean, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioaren Gestioko masterrean, eta Madrileko Ortega y Gasset Unibertsitate-Institutuko Komunikazio Politikoko eta Instituzionaleko masterrean.
NAGORE DE LOS RIOS
Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan Lizentziaduna da. 5 urte eman ditu Cadena COPE, Radio Euskadi eta Cadena SER irratietako informatiboetan erredaktore gisa lanean.
Bilboko Udaleko Talde Sozialistako bi bozeramaileren (Dimas Sañudo eta Txema Oleada) eta José Antonio Pastor Parlamentuko Bozeramailearen Prentsa Burua izan da. Horrez gainera, hainbat hautagairen Prentsa Burua izan da zenbait hauteskunde kanpainatan: Udal hauteskundeetan, Foru-hauteskundeetan, Autonomikoetan, Nazionaletan eta Europarretan, hain zuzen ere.
Interneten aditua den ikus-entzunezko ekoizle-etxe bateko gerentea da.
Patxi López Lehendakariaren Interneteko kanpainaren arduraduna izan zen. Bestalde, aldizkako hizlaria eta komunikazio eta politika 2.0 gaiei buruzko ikastaro, master eta jardunaldietako irakaslea da. Gaur egun, Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioko zuzendaria da, non bertatik Eusko Jaurlaritzaren Open Government izenekoa abiatzen ari den.
JORGE CAMPANILLAS
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko kide da Jorge Campanillas abokatua. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna eta Doktorea da. Enpresako Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuetan Diplomaduna da eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzenbidean espezializatua dago. Aldi berean, Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko eta Informatika eta Zuzenbideko Institutuak emandako Informatika eta Zuzenbideko Masterra egin zuen. 2003. urteaz geroztik aholkulari gisa egiten du lan, bai arlo publikoan eta bai arlo pribatuan, hainbat gaien inguruan: datu pertsonalen babesa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, etab. Duela lau urte baino gehiago www.iurismatica.com/blog blogean idazten du aditua den gaiei buruz. “Iurismatica Abogados, S.L.P” abokatuen bulegoko fundatzailea da eta “Domain Protect, S.A.” enpresako CEO-a. Horrez gainera, Derecho en Red elkarteko bazkidea da, teknologia berrien zuzenbidearen dibulgazioaz arduratzen dena.
MARC GARRIGA
Marc Garriga Informatikako goi-mailako ingeniaria eta Ikerketa eta Merkatuko Teknikatan (Marketing) Lizentziaduna da. Duela sei urte Bartzelonako udaleko web adierazleen arduraduna da. Web egitasmoen kudeatzailea izateaz gain, OpenDataBCN Datu Publikoak Irekitzeko Bartzelonako egitasmoaren bultzatzaileetako bat da.
JOSE ANTONIO PEREZ
Jose A. Pérez (Bilbo, 1979) telebistako gidoigile eta zuzendaria da. Ciudad K (La 2) eta Escépticos (ETB) telesailak sortu eta zuzendu ditu. Horrez gainera, Público egunkariko zutabegilea izan da eta Orsai aldizkarian kolaboratzaile lanak egin ditu.www.mimesacojea.com blogaren egilea da.
DAVID CABO
David Cabo Pro Bono Público-ko bazkidea eta dondevanmisimpuestos.es webgunearen sortzailea da. Aipatu webgunean administrazio publikoen aurrekontu ofizialak kontsultatu daitezke eta Open Knowledge Foundation (OKFN) erakundearen laguntzarekin egin da.
Informatikako goi-mailako ingeniaria eta Psikologian lizentziaduna da. British Telecom, HM Revenues & Customs, Accenture, Sainsburys, Ericsson eta Alemaniako Lan Ministerioan egin du lan besteak beste, aholkulari/garatzaile/arkitektu gisa 12 urtez. Gaur egun, BBVA Global Markets erakundean egiten du lan.
ALFONSO ALCÁNTARA
Coach gisa lan egiteaz gain, Alfonso Alcántara garapen profesionaleko, 2.0 enpleguko eta ekintzailetasuneko aholkularia da. Produktibitate pertsonalean eta interneteko sare sozialen inguruan interes berezia dauka.
Gaur egun Andaluziako Juntako Enplegu Kontseilaritzan egiten du lan. Horrez gainera, Madrileko Komunitateko Gazte Enpleguko Poltsako Zuzendaria eta Andaluziako Enplegu Zerbitzuko Lanbide-Orientazioko Programetako Tekniko Koordinatzailea izan da.
Yoriento.com blogaren egilea da eta, era berean, Twitter (@yoriento), eta FaceBook-en ere biziki aritzen da. Zentzu horretan, networking delakoarekin, ekintzaileekin eta lan-bilaketarekin zerikusia duten Interneteko zein bestelako ekimenetan hartzen du parte
GUMERSINDO LAFUENTE
Gurmesindo Lafuente. El País egunkariko zuzendaritzako ondokoa da. 1977. urtean hasi zen lanean, Ya egunkarian, hain zuzen ere. 1986.ean, berriz, EL PAÍS egunkarian hasi zen, Domingo eta El País Semanal gehigarrietan atal-buru gisa. 1995ean, aldiz, El Mundo egunkariak argitaratutako La Revista gehigarriko zuzendariorde izendatu zuten. 2000. urteko ekainetik 2006ko uztailera bitartean elmundo.es, hots, El Mundo egunkariaren edizio digitalaren zuzendari gisa jardun zuen eta 2007an Soitu.es sortu zuen, bertako zuzendaria izanik hura itxi zuten arte.
RAMÓN RAMÓN SÁNCHEZ
Ramón Ramón, IKT-tako profesionala izanik, Espainia eta Latinoamerikan oso ezaguna da Ezagutza Askearen arloan. Emergya Consultoría-ko Administrazio Publikoetako Arduraduna, Software Askean eta Administrazio Publikoetan Aditua, Informazioaren Teknologietako Nazioarteko Aholkularia eta Iniciativa Focus delako ekimeneko sortzailea da. Hainbat administrazio publikotan zenbait zerbitzutako eta plan teknologikotako ardura izateaz gain, hiritartasun digitalaren inguruko ekimenak eta egitasmoak aurrera eramateko lantaldeak gidatu ditu. Gainera, egitasmoak eta dokumentuak idatzi ohi ditu, hainbat ekitalditan hartzen du parte eta nazioarteko hainbat aholkularitza batzordetako kide da.
Interneten lan ugari egiten du dinamizatzaile eta dibulgatzaile gisa eta nazio zein nazioarteko mailako hainbat ekitaldiren antolakuntzan hartu du parte. Espainiako Gobernu Irekiaren prozesua ezagutzen du eta, zentzu horretan, zenbait aktibitate tekniko eraman ditu aurrera, esate baterako, Andaluziako udalerrietako migrazio planak. Hainbat kongresutan ere hartu du parte hizlari moduan, besteak beste, Telezentroetako Nazioarteko I. Kongresuan eta Andalusian International Responsibility Conference izenekoan.
IDRIS ERDIWAH
Espainiako Libia Etxeko bozeramailea eta zuzendaria. Gainera, komertzio eta nazioarteko garraioan teknikari espezialista, arabiar eta islamiar hizkuntza eta kulturako irakasle eta itzultzailea eta arabiar eta magrebtar kultura arteko irakasle eta espezialista.
DANIEL INNERARITY
Gizarte filosofiako eta politikako katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean eta Alexander von Humboldt Fundazioan bekadun gisa jardun zuen. Ética de la hospitalidad, La transformación de la política (Miguel de Unamuno Entseguko III. Saria eta 2003ko Entsegu modalitateko Literatura Sari Nazionala), La sociedad invisible (XXI Premio Espasa de Ensayo), El nuevo espacio público eta El futuro y sus enemigos dira argitaratu dituen azkeneko liburuak. 2008an, Eusko Ikaskuntzaren Humanitate. Kultura, Arte eta Gizarteko Zientzia Sozialen Saria jaso zuen. El País eta El Correo / Diario Vasco egunkarietan iritzi artikuluak idatzi ohi ditu eta Claves de razón práctica aldizkarian ere kolaboratzen du. Zientzia eta Arteetako Akademiako kide da eta Salzburgon du egoitza.
MANUEL RECIO MENÉNDEZ
Manuel Recio Menéndez (Madrilen, 1963ko ekainaren 25ean jaioa) Andaluziako Gobernuko Enpleguko kontseilaria da gaur egun. Ekonomia eta Enpresa Zientziatan lizentziaduna eta Konplutentsean Kanpo Komertzioko Zuzendaritza eta Gestioan diplomaduna da. ManoloRecio.es blogaren egilea da eta herritarrekin komunikazio zuzen-zuzena mantentzen du Facebook eta Twitter plataformen bitartez.
ICADE-ko irakaslea izan da, Madrileko Konplutentsean, eta Almeriako Unibertsitatean ere irakasle titular gisa jardun du. “Lehiakortasuna eta nazioarteko marketing-a: Espainiako enpresa esportatzaileen analisia” izenpeko doktorego-tesia irakurri zuen 1996ean.
Bizitza publikoari dagokionez, ondorengo karguak izan ditu: Almeriako berrikuntza eta garapen Agentziako gerentea (2004-2008); Gobernuko ordezkaria Almerian (2008.1.29); Andaluziako Juntako Ekonomiako Idazkari Nagusia (2009.4.27).
Horrez gainera, Berrikuntza, Zientzia eta Teknologiako Ministerioko hainbat proiektutan hartu du parte eta baita nazioarteko lankidetza programatan, zehazki, Bosnia-Herzegovinan.
Nazioarte mailako liburu eta aldizkaritan testu zientifikoak argitaratu ditu hainbat gaiei buruz: turismoaren garapena landa eremuan, barazki eta fruitu produktuen komertzializazioa edota nazioarteko komertzioaren marketing estrategiak.
Teknologia berrien garrantzia ere izan du aztergai eta horiek osasunean, komunikazioen politikan edota erabiltzaileen arretan duten eragina ikertu du.
Irakaskuntzan egin duen lanaz gain, beste hainbat lan egin ditu: Kanpo Komertzioko Espainiako Institutuko Nekazaritzako Elikagaien eta Eraldatutakoen sektoreko Burua eta El Ejidoko Ponienteko Ospitaleko zuzendariorde-ondokoa izan da, besteak beste.
Hizlariak