Ideateca:”Sare sozialetan ondo komunikatzeko giltzarriak” BETERIK
Sare sozialetan ondo komunikatzeari buruzko ikuspegi zabala ematea du helburu: profil pertsonalizatuak, sare sozialeko kideen arteko komunikazioaren kudeaketa, eragin handiagoa izateko aplikazioak eta bestelako baliabideak. Horrez gainera, zenbait enpresa, erakunde edota pertsonek egindako praktika onen kasuak aztertuko dira.
Territorio creativo: “Ziberaktibismoa: online komunikaziotik, konpromiso eta mobilizaziora”
Gaur egun, sare sozialetan egindako inbertsioa berreskuratzeak zera esan nahi du: interes-taldeen konpromisoa lortzea edota beraiekin elkarrizketa bideak irekitzea, aipatu taldeak mobilizatzeko edota markaren helburuetara hurbiltzeko. Komunikazio eraginkorraren mugak gainditu eta taldeen konpromisoa eta mobilizazioa lortzeko bideak aztertuko ditu tailer honek, profilaren edota orrialdearen titular den enpresa, erakunde ala pertsonaren helburuak bete ahal izateko.
Overalia: “Web analisia: erabiltzaileek zure webgunean egiten dutena neurtzeko eta horri buruz ikasteko tresnak”
Webgune jakin baten audientziaren neurgailu nagusiak zeintzuk diren azaltzea du helburu tailer honek, maila kuantitatiboan zein kualitatiboan. Horrez gainera, erabiltzaileen jokabidea aztertzea eta horiei buruz ikastea ahalbidetzen duten indikatiboak ere izango ditu aztergai, webgunea bera eta webgunearen bitartez egiten dugun eskaintza hobetu ahal izateko.
Eneko Aguirre: “Bilatzaileetan posizionatzea: urrezko arauak”
Etengabe aldatzen den diziplina da bilatzaileetan posizionatzea, bilatzaileek euren algoritmoetan ezartzen dituzten aldaketak direla eta. Antzeko webguneen arteko konpetentzia ikaragarri handia da eta, horrenbestez, oso garrantzitsua da edukiak eta egitura bereizteko baliabideak ondo ezagutzea emaitzetan posizio hobeak lortu ahal izateko. Bilatzaile nagusietan webgune baten edukien indexazioa eta posizionamendua hobetzea ahalbidetzen duten praktika onak ezagutzera ematea da tailerraren helburua.
Teknologia berriekin zerikusia duten proiektuei aurre egiteko Administrazioek dituzten baliabideak mugatuak dira eta, gainera, gehienetan ez dute baliabide horiek koordinatzeko proiektuen kudeaketarako dinamikarik, batez ere, barrualdeko profil ezberdinak izatea eskatzen duten proiektuak direnean. Proiektuen kudeaketarako dinamikak dira metodologia eraginkorrak, koordinazioa erraztu eta baliabideak ondo aprobetxatzea ahalbidetzen dutenak. Gainera, proiektu teknologikoetan zein beste motatako proiektuetan aplikatu daitezke. Onurak, berriz, ugariak dira: proiektuak erraztasun handiagoarekin eta modu azkarragoan ezartzen dira, definizio-akatsak izateko aukerak urriagoak dira eta segidako hobekuntzak lortzeko gaitasuna, aldiz, handiagoa da. Proiektuen kudeaketarako metodologia azkarrei buruzko oinarrizko parametroei buruzko ezagutzak eskainiko ditu tailer honek.
Nicholas Vanbremeersch: “IKT tresnak hauteskunde-kanpainetan: zeintzuk dira eta nola erabili”
Zenbait hauteskunde kanpainatan erabilitako tresna eta plataformak (webguneak, mugikorrak, eta abar.) azaltzea da tailer honen xedea. Aztertuko diren baliabideek hauteskundeen estrategian teknologia berrien aplikazioak izan dezakeen indarra hobeto aprobetxatu eta botoa ematen dutenen mobilizazioa ahalbidetzen dute.
Vizzuality: “Cloud computing Administrazioan: lainoan aplikazioak sortuz bat batean”
Administrazioak eta baita beste enpresa askok ikaragarrizko proiektuei heldu behar diete sarritan euren barne-egitura dela eta, eta funtsean sinpleak diren proiektuak zaildu egiten ditu horrek. Aplikazioak azkar, modu errazean eta kostu txikiarekin sortzea ahalbidetzen dute “lainoan” dauden tresnek, egitura handiak erabiltzeak dakartzan oztopoak saihestuz. “Lainoan” dauden zerbitzu eta baliabideei buruzko argibideak ematea eta horien onurak azaltzea da tailerraren helburua.
Pro Bono Público: “Datu publikoekin sortutako aplikazioen show room-a”
2010ean antolatutako AbreDatos izeneko desafioa datu publikoetan oinarritutako aplikazio eta zerbitzuen sorkuntza lehiaketa izan zen eta Administrazioa datuak irekitzearen onurez jabetzea izan zuen helburu. AbreDatos-en sortutako aplikazio onenak izango ditu aztergai tailer honek. Aplikazio horiek aurrera eramateko zailtasunak eta datu publikoak erabiliz enpresek eta hiritarrek balioa sortzeko moduak aztertzea izango dira tailerraren abiapuntuak.
Tailer profesionalak
Osteguna, apirilak 14
Ideateca:”Sare sozialetan ondo komunikatzeko giltzarriak” BETERIK
Territorio creativo: “Ziberaktibismoa: online komunikaziotik, konpromiso eta mobilizaziora”
Overalia: “Web analisia: erabiltzaileek zure webgunean egiten dutena neurtzeko eta horri buruz ikasteko tresnak”
Eneko Aguirre: “Bilatzaileetan posizionatzea: urrezko arauak”
Ostirala, apirilak 15
Proyelia: “Administrazioan proiektuak kudeatzeko metodologia eraginkorrak”
Nicholas Vanbremeersch: “IKT tresnak hauteskunde-kanpainetan: zeintzuk dira eta nola erabili”
Vizzuality: “Cloud computing Administrazioan: lainoan aplikazioak sortuz bat batean”
Pro Bono Público: “Datu publikoekin sortutako aplikazioen show room-a”